XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gero prailleagana joan ta onek purrustada batez Orain ere eskean? esan ta ardita eman.

Bikarioa, Lakatxe, Sorabilla-ko semea zan; Endaya koadjutorea zan, ta, irugarrena, berriz, garai artan Zizurkillen bizi zan praille zar bat.

Bi kuartokin txanpon bat egiten zan, eta ardit bat geyagorekin amar marabedi.

Ta gure aitak esan zion: - Kantak jarri bear zizkiñagu.

Ala, kantak inprentatu zituan ta jendeak ere pozik erosi olako paperak.

Ni neska koxkorra nintzan.

Astoari kontu egiten egoten giñan gure etxe gañeko mendi-kaxkoan.

Astiasu ta Zizurkilko apaizak, berriz, kamioz pasioan etorri ta Konporta etxeko atarian billera egiten zuten.

Gu, umeak, apaizak ikusi ta bertso oyek kantari asten giñan.

Apaizak aditu ta eskuakin jotzeko desapioa egiten ziguten, ta gu orduan izkutatu.

Ta gero, Zizurkilko apaizarik ikusten bagenduan, itzuli korrika abitzen giñan.